Edukira joan

Ur hiriaren aldeko eresiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur hiriaren aldeko eresiak
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. XX. mendea
Ezaugarriak

Ur hondamendian eresiak edo Ur hiriko eresiak Elamitar Inperioaren erasoaz Ur hiriaren erorketa ondoren idatzitako poema sumeriarra da. K.a. 2000 urte ingurukoa da.[1]

Isin hiri hegemonikoa zen garaiaren poema honek Ur hiriaren hirugarren dinastia garrantzitsuaren amaiera markatzen du, sumeriar literaturaren garai handia. Horrelako eresiak Babiloniako hiri desberdinei eskainitakoak ezagutzen dira: Nippur, Eridu eta Uruk. Ur hiriari eskainitakoa lehendabizikoa izan daiteke. Esan behar da, bestetik, Testamentu Zaharrean oso antzeko den kantua jasotzen dela, K.a.VI. mendean Nabukodonosor II.ak Jerusalem konkistatu zuenekoa, alegia.

Eresiak, "balag" bezala ezagututa, literatura sumeriarraren bi genero nagusietariko bat zen. Horretan poetek honamendi historikoak deskribatzen zituzten, pertsonen eta jainko-jainkosen sufrimendua. Obra honen kasuan benetako eresiak edo hileta-kantak dira. Fisikoki idazkera kuneiformez idatzitako buztinezko taulatxoetan heldu zaizkigu.

Eresiek hiriaren krisialdi ekologiko eta politiko handia deskribitzen du. Urte haietan lehorte handi baten ondorioz desertizazio prozesu gogorra eman zen. Ur hiriak sail ureztatuko laborantza oso garatua zuen eta egoera berri horrek gosetea eta heriotza zabaldu zuen. Gaur egun egoera hori hegoaldeko Ozeano Barean "mega-El Niño" fenomenoa eman zen euri-tasak muturrera jaisten. Hondamendi natural horretatik hiriaren dekadentzia eta estabilitate-eza etorri zen.

Samuel Noah Kramerek Eresien lehenengo edizio osoa egin zuen, hogeita bi zati bilduz. Edizio hori Lamentation over the Destruction of Ur (Assyriological Study no. 12 izenburupean Chicago Universityk plazaratu zuen 1940an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. George Aaron Barton (1918). Miscellaneous Babylonian inscriptions, 45.or. Yale University Press. 2011 maiatzaren 23a.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]